Sinopsis
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Xabier Sukiak gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
Episodios
-
Nafarroako Bardoen finala eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zientzia saioa
04/01/2025 Duración: 53minUdazken honetan, Nafarroan Bardoen sariketa osatu da. Taldekako sariketa izan da eta ibilian ibilian, finala ere jokatu da. Horren errepasoa egiteko tartea hartuk odugu gaur. Nafarroatik Arabara eginda, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, zientzian ardaztutako saioa ere osatu zuten. Horko ale batzuk ere entzun ahal izango dituzu saio honetan. ...
-
Txirristaka ezagutuz eta hitz etzanekin jolas eginez
28/12/2024 Duración: 50minEusebio Mugertza Azpiazu bertsolariaren biografia liburua plazaratu dute Mendaron; Andoni Egañarena izan da testu lana eta Ainara Azpiazu "Axpi"-rena irudiz janztea. Azken honek lagundu digu liburua ezagutzen. Baina saio honetan Andoni Egañaren bertsoak ezagutzeko aukera izango dugu, Maialen Akizurekin batera, Berriako zutabeetan oinarritutako saio bateko bertsoaldiak ere ekarri baititugu. Gozatu! ...
-
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa
21/12/2024 Duración: 57minBost ordutan gertatutakoa ordubetean laburtzea zaila izan zaigu, baina hemen dituzue 2024ko abenduaren 14an, Donostia Arenan entzundako hainbat bertsoaldi, finalari nolabaiteko errepasoa egin ahal izateko. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. ...
-
Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa
07/12/2024 Duración: 53minArrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera. ...
-
Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara
30/11/2024 Duración: 53minZarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diete; jakingo al zenukete zuek euskarari autopsia egiten?...
-
Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak
23/11/2024 Duración: 52min2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren mundu eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua....
-
Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik
16/11/2024 Duración: 55minUrruñako Posta gelan jokatu zen Errexil sariketako finala. Ez da urteroko sariketa, urteurren batek eragindakoa baizik. 1984an antolatu zuen bertsularien Lagunak elkarteak lehenengo Errexil sariketa. Urruñatik Urepelera ere egingo dugu, Zestoa eta Urepelen arteko senidetzearen aitzakian antolatutako bertso-saioko aleak ere jasoko baititugu. Eta, iparraldera hurbilduko ote zaigu gure bederatzikoa?...
-
Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak
09/11/2024 Duración: 54minGipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan 5. eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500. urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horrez gain, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....
-
Gipuzkoako 3. eta 4. final-laurdenak eta Arabako bideo-kopla lehiaketa
02/11/2024 Duración: 55minGipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatu dira jada, Azkoitian eta Irunen hurrenez hurren. Bada, bi saio horietako bertsoaldiak entzungo dituzu saio honetan. Arabako 14 urtez azpiko gatetxoentzako bideo-kopla lehiaketa martxan dela ere kontatuko dizuegu, gure 9koa nondik nora dabilen jakiteaz batera....
-
Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota
26/10/2024 Duración: 55minGipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta 9koari ere segida emango diogu. ...
-
Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz
12/10/2024 Duración: 55min1813an Donostian izan zen sarraskia gogoratzeko bertso-saio musikatua izan zen. Saio horretako bertsoaldiez gain, Alkizako jaietan izandakoak ere ekarri nahi izan ditugu. Batetik bestera saltoka, gure 9koa ere badoa! ...
-
Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa
05/10/2024 Duración: 51minGaresera bertsoa iritsi izan da orain baino lehen, baina lehen aldiz egin dute bertso-jaialdi bat. Jaialdiaren nondik norakoen berri jaso dugu eta han osatutako bertsoaldiak ere hautatu ditugu. Galdakaoko jaietako saioko bertsoaldiak ere entzun ahal izango ditugu gure bederatzikoarekin batera. ...
-
4.Señora sariketa formatu berritzaile eta dotorez; Pamela eta Tokadoarekin
22/06/2024 Duración: 55minPortugaleten egin zen Señora sariketaren laugarren edizioa. Sailkapen eta final kontuak albo batera utzi eta egun bakarreko saio gisa osatu zuten. Aldarrikapenerako tartea hartu zuten, espazio seguruan, ohiko umore kutsu eta guzti. Orain arte bezala, Pamela jantzi zuen garaileak, baina Tokado saria ere eskaini zuten. Honen inguruko xehetasunak ere jasoko ditugu siao honetan. Uda soiari hasiera emateaz batera, irrati-urteari ere amaiera emango diogunez, irailera arte etengo dugu gure 9koa. Ba ote dakizu nork osatu duen oraingoa? ...
-
Iragana eta oraina; oihalak eta bertsoak ehunduz Villabonako Subijanan
15/06/2024 Duración: 54minAmasa-Villabonako Subijana etxea, oihal fabrika izan zen 1860tik1980ra. Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale elkartearen egoitza da. Hala, Subijana etxearen memoria historikoa berreskuratzeko garai batean nolakoa zen, zer eta nola egiten zuten ezagutuko dugu, eta gaur egungo begietatik aztertu. Lana egiteko zituzten moduak, horien ajeak, soldataren ingurukoak edota lantokian izandako aldaketak ezagutuko ditugu besteak beste. Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Oihana Iguaran entzungo ditugu bertsotan eta Amaia Agirre izango da azalpenak eskaini eta gaiak josiko dituena....
-
Mugaz gaindikoa; eskolarteko bi final eta Uztapide eta Xalbadorren liburua
08/06/2024 Duración: 51minGaztetxoak izango ditugu saio honetan ardatz. Datorren astean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoaren atariko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskolarteko finaletako printzak ekarri dizkizuegu. Eskola garaia aitzakiatzat hartuta, gure artxiboko perla bat ere berreskuratu dugu. Baina etorkizunean perla izan litekeen liburu bat ere aurkeztuko dizuegu; hain zuzen ere belaunaldi berriek bertako erreferentziak izan ditzaten ondu baitu Pako Aristik Zestoako eta Urepeleko herrien arteko anaikidetzea aitzaki hartuta "Uztapide eta Xalbador" liburua....
-
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehenengo fasekoak
25/05/2024 Duración: 55minGipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian izandako saioak, eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan izandako saioetako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londrestik iritsi zaigu oraingoan. Nora bidali ote dute orain erronka?...
-
Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa
18/05/2024 Duración: 55minZuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 1995ean Legazpin entzun zen bertsoaldi batera eramango gaitu....
-
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak
11/05/2024 Duración: 48minEkin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoa eta Gabiriako kasuanbateko zein besteko aleak batu ditugu....
-
Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde
04/05/2024 Duración: 57minBiriatun urteroko bertso saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa, umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets harraroak ulertzeko doktorearen gomendioak,... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere topatu dugu; Jon Lopategi zena entzungo dugu ikastolen ingurukoak kantatzen....
-
Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa
27/04/2024 Duración: 54minAzpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du....